Ostalaritza eta jatetxeen sektoreari zuzendutako diru-laguntzak. Santurtzi 2020

Deskribapena


Xedea

Ostalaritza eta jatetxeen sektoreari zuzendutako diru-laguntzak ematea da, alarma-egoerak ekarritako egoera arintze aldera. Betiere Santurtzin badute jarduera edo publikoarentzat zabalik dagoen establezimendu bat.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/15 – 2020/12/21

ZENBATEKOA: 300.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Norbere gisako langile moduan aritzen diren herritarrak edo autonomoak, Ondasun Komunitateak, Sozietate Zibilak, unitate ekonomikoa edo izaera juridikorik gabeko ondare banatua osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, ostalaritza-jarduera duten enpresa txikiak eta mikro enpresak, baldin eta ostalaritza badute jarduera, lantokia Santurtziko udalerrian

ARAUDIA:

Santurtzin jarduera duten ostalaritza eta jatetxeen sektoreari zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia, SARS-COV-2ak eragindako eboluzio epidemiologikoak eragindako alarma-egoerak eta gaitza prebenitzeko neurriek eragindako egoera arintzeko helburuz sortuak.