Ostalaritza eta jatetxe establezimendu nahiz zerbitzuentzat ohiz kanpoko laguntzak. Lezo 2020

Deskribapena


Xedea

Ostalaritza-eta jatetxe-zerbitzu eta -establezimenduetarako laguntzak zuzenean emateko arau bereziak onestea. Hartzaileak euren konturalanean diharduten pertsonak edo autonomoak eta 10 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak dira, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua argitaratu ostean, beren jardueretan egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondoriozetaCovid-19aren hedapenarieusteko prebentzio-neurri berezien eraginak jasan badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/15 – 2020/12/18

ZENBATEKOA: 40.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak, eta 10 langile baino gutxiago lanean dituzten enpresa txikiak, edozein forma juridikorekin, urteko negozio bolumena ez badamilioibatekoa baino handiagoaeta, gainera, beren jarduera ostalaritzaren eta jatetxeen sektorean garatzen badute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua argitaratu ostean, Covid-19ª ez zabaltzeko eta egoera epidemiologikaoren bilakaera aldatzeko hartu diren prebentzio-neurri bereziek kaltetu behar izan dizkiete.

ARAUDIA:

COVID-19aren euste eta hedapen neurri bereziengatik kaltetuak izan diren ostalaritza eta jatetxe establezimendu nahiz zerbitzuentzat ohiz kanpoko laguntza.