Onestea turismoa sustatzeko jardueretarako laguntzak. Araba 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan turismoa sustatzeko jarduerak babestea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/11 – 2020/02/28

ZENBATEKOA: 590.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalak, baldin eta turismo bulegoa edo turismoko informaziorako puntua badute, eta gutxienez bost urteetatik lau zerbitzuak ematen ari bada.
  • Irabazteko xederik gabeko elkarteak, probintzia eremukoak. Elkarte horiek Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta beraien xede soziala turismo sustapena izango da edo, bestela, proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatuko dute Arabako Lurralde Historikoan. Betiere, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren iritziz, proiektu horietan jasotako ekintzak azpimarragarriak izango dira lortu nahi diren helburuen edo helmuga turistikoaren hedaduraren aldetik. Landa garapenerako elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 809/2019 Erabakia, abenduaren 17koa. Onestea turismoa sustatzeko jardueretarako laguntzen 2020ko deialdia, toki erakundeei eta irabazteko xederik gabeko elkarteei zuzendua