Norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako laguntzak. Lantarón 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren helburua da udalerriko langile autonomoei laguntza ematea, osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen errege dekretuaren ondorioz autonomoek establezimenduak eta jarduerak itxita izan dituzten bitartean pairatu duten diru sarrera falta arintzeko eta itxita egoteko nahitaezko aldi hori bukatzen denean jarduera ekonomikoa ahalik eta azkarren berrabiarazteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/16 – 2020/10/31

ZENBATEKOA: 70.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Lantarongo udalerrian jarduera ekonomikoa gauzatzen duten banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

ARAUDIA:

Onespena ematea COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda izan dituzten norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako laguntzen deialdiari eta oinarri arautzaileei.