Ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2020-2021 ikasturterako NOLEGA laguntza deialdia.

[NOLEGA]

Deskribapena


Xedea

2020-2021 ikasturtean, eskola eremuan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz dirulaguntza deialdia eta oinarri-arauak argitara ematea.

Laguntza deialdi honen bidez, ikasgela barruan zein kanpoan burutzekoak diren jarduera hauek lagunduko dira diruz:

a) Ahozko Adierazpena. Ikastetxeetan hizkuntzaren ahozko erabilera egoera ez formaletan bultzatzea, eskola-giroa euskalduntzeko asmoz egiten diren saio-jardueren bitartez: eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, irratigintza, bideogintza, kontalaritza eta ikasleen ahozko adierazpena hobetzeko asmoz eskolara gonbidatuak ekartzea.

b) IKE (Ikasgelaz Kanpoko Ekintzak). Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, ikasgelatik kanpo eginiko jarduerak:

b.1.   Ikastetxearen barruan, arlo akademikotik kanpo, euskaraz bizitzeko helburuarekin prestatutako jarduerak (jarduera bere osotasunean lagunduko da diruz: lanketa fasea, emanaldia, atrezzoa, bibliografia, jantziak..)

b.2.   Guraso, langile ez-irakasle edota irakasleentzat antolatutako berariazko jarduerak, beti ere horien helburua ikasleen erabilera areagotzea denean.

Ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko egiten diren jarduerak modu zabalean hartuko dira kontuan atal honetan, alegia, ikastetxearen antolamenduarekin zein pertsonen dinamizazio-motibazioarekin zerikusia dutenak, eta dagokion ikastetxeko planean kontuan hartuta daudenak.

Atal honen barruan ez dira sartuko, bestalde, berariazko laguntza bidea duten irakasleen prestakuntza edo berrikuntza-jarduerak: IRALE, PREST GARA…

b.3.   Erabilera areagotzeari lotutako eskola antolamenduzko jarduerak: hizkuntza paisaia, liburutegia, idatzizko arauak …

Ekimen hauen helburu nagusia euskararen erabilera bultzatzea eta ahozkotasuna lantzea dela kontuan hartuta, ez dira diruz lagunduko arte-lanketarako, gorputz- espresiorako, ikus-entzunezko efektuetarako eta abarretarako gastuak; ezta horrelako beste edozer hobetzeko erabiliko liratekeen gastuak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

190.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, ondoko mailak eskaintzen dituena: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH eta Batxilergoa, edo maila horietan aritu ez arren, Ulibarri programan egotea.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren bat ez izatea, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta egotea ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena betez.

  • Erakunde eskatzaileak beti bete beharko ditu honako hauetan xedatutako baldintzak: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean 13. artikulua eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0101912

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdiaren Agindua argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Autononomia-Erkideogaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazpenaren balioa izango du, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2021ko ekainaren 15a baino lehen (hau barne).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk