Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanetara egokitzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpenen kalitatea hobetzea eta uzta biltegiratzea.
  • Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen-kostuak murriztea, gastu energetikoa murriztea, produktibitateak areagotzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea.
  • Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzearren ekoizpen- ahalmena areagotzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki ustiategiaren funtzionamendua eta lanaren produktibitatea hobetzen duten makinak eta instalazioak erosteko inbertsioak.
  • Ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak: ekoizpen ekologiko eta integraturako sistemak ezartzea eta nekazaritza zein abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatu eta biltegiratzeko hobekuntzak egitea. Horrez gainera, sustatuko da berotegi- efektua eragiten duten gasen isurketa murriztea eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra egiteko ongarrien erabilera eraginkorra egitea.
  • Animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, produkzioen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki Europan arlo horietan emandako arau berriak betetzeko direnak.
  • Alderdi batzuetan inbertsio berritzaileak egiten laguntzea, esaterako arlo hauetan: ustiategietako kostu energetikoak murrizteko bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/04 – 2020/02/07

ZENBATEKOA: 3.055.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Indibidualki, elkarte baten bidez, familia dela-eta edo nekazari gazte gisa nekazaritzako ustiategietako titular direnak izan daitezke laguntza-ildo honen onuradun, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 212/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategietan in-bertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onesten dira.