Nekazaritza-sektorearen asoziazionismoa eta profesionalizazioa sustatzeko laguntzak. Bizkaia. 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen araubide bat ezartzen da, Bizkaiko Lurralde Historikoaren esparruan, nekazaritzaren azpisektoreko eta nekazaritza ekologikoko ekoizleen elkarteentzat, Bizkaian nekazaritza-sektorearen elkartegintza eta profesionalizazioa sustatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/07 – 2020/07/15

ZENBATEKOA: 35.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Foru-dekretu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako eta nekazaritza ekologikoko pertsona ekoizleen elkarteak, baldintzak betetzen badituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 64/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza-sektoreko ekoizleen elkarteentzako 2020ko dirulaguntzen oinarri arautzaileei eta deialdiari buruzkoa.