Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntza. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Neurri honen bidez, lortu nahi da nekazari gazteak nekazaritza-ustiategietan has-tea, sektorea gazteagotzeko; horretarako, erraztasunak eman behar zaizkie lehen aldiz instalatzeko eta instalatzen diren ustiategien egitura egokitzeko. Halaber, toki-garapena sustatu nahi da landa-eremuetan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/04 – 2020/02/07

ZENBATEKOA: 900.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradunak; horretarako, nekazari gaztearen definizioa bete behar dute eta Bizkaian kokatutako nekazaritzako ustiategiaren titulartasuna eskuratu behar dute, baina aurretik jarduera egiteko beharrezkoak diren prestakuntza eta ezagupenak egiaztatu behar dituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 212/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategietan in-bertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onesten dira.