Negozioa Portugaleteko Historiagunean kokaturik duten enpresetarako dirulaguntzak. Portugalete 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri-arauon xedea da enpresei itzuli beharrik gabeko dirulaguntza zuzenak arautzea eta deialdia egitea. Enpresa horiek kokapena edo enpresako establezimendua 2019ko abenduaren 1etik 2020ko azaroaren 30era bitartekoa izan behar dute, kokapena Portugaleteko Historiagunean delarik (Coscojales kalea, Atarazanas kalea, Manuel Calvo kalea, Santa Clara zeharkalea, Salcedo kalea, Ranchería plaza, Solar plaza, Salazar dorrea, Santa Maria kalea, Víctor Chávarri kalea, Casilda Iturrizar kalea eta M.ª Díaz de Haro kalea).

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/25 – 2020/12/10

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa hauek izan daitezke: Portugaleteko Historiagunean edota aurreko atalean ezarritako kaleetan kokaleku berria duten enpresak edota dagoeneko eratuta daudenak, eratu den forma juridikoa dena delarik ere (Diru-Laguntzei buruzko Legearen 11.3 artikuluaren arabera), baldin eta, Diru-Laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluak dakartzan betekizunak betetzen badira deialdi honen oinarri-arauetan baita establezimenduak irekitzeko Udalaren arautegian ere.

ARAUDIA:

Negozioa Portugaleteko Historiagunean kokaturik duten enpresetarako dirulaguntza berezien udal egitarauaren 2020ko oinarri-arauak eta deialdia onestea.