Nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza laguntzen deialdia - Araba InterKOOP 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/03/01 – 2020/06/19

ZENBATEKOA: 500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, ekoizpen edo zerbitzu zentroren bat Arabako Lurralde Historikoaren barruan daukatenek. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.
  • Trakzio erakundeek, Arabako ETEei nazioartekotze prozesuan laguntzeko proiektuen buru direnek. Trakzio erakundeek ere Araban izan behar dituzte sozietatearen egoitza eta zerga egoitza. Hala ere, betebehar horretatik kanpo geratuko dira zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak; horientzat nahikoa izango da ekoizpen edo zerbitzu zentro bat Araban izatea.
  • Irabazteko xederik gabeko erakundeek, honako baldintza hauek betetzen badituzte: Arabako ekoizpen ehunaren erakusgarri badira; egiaztatzeko moduko esperientzia badute enpresen nazioarteko sustapenean; alor horretan gutxienez hiru urteko ibilbidea badute; sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Araban badituzte; eta aurreko puntuan aipatutako onuradunak ez badira.

INFORMAZIO:

Arabako Foru Aldundia