% 25eko udal-finantziazioa baino gutxiagoko finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako dirulaguntzak (2020)

[MUSIKA-EZFINAN]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako Musika Eskola Pribatuentzako eta abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuan araututako Titulartasun pribatuko Musikako Zentro Profesional baimenduentzako, 2019-2020 ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

271.587,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastegi guztientzat:

  1. Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 3,58koa, behin 14. artikuluaren 1. atalean ezarritako epea amaituta, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio.
  2. Bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoa, % 96,42.


Nori dago zuzenduta


Musika-ikastegi pribatuak

Eskakizunak:

  • 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Erakunde eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurrez ikusitako egoeren eraginpean ez egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, dun ez izateko aurreikusten den inguruabar batean ere ez egotea.
  • Ezin izango dira onuradun izan, halaber, Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, ezta krisialdian dauden enpresak ere, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C 249).
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0047809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk