Mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri?programa (MOVES programa). 2020

Deskribapena


Xedea

1. jarduera Energia alterantiboen bidezko ibilgailuen erosketa.
  • Petroliotik likidotutako gasa.
  • Gas naturala.
  • Hidrogenoa.
  • Ibilgailu elektriko entsufagarriak (hibrido entsufagarriak, autonomia hedatukoak eta elektriko hutsak).
2. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena.
3. jarduera. Bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena.
4. jarduera. Lanerako mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/20 - 2021/09/16

ZENBATEKOA: 4.524.001,00 euroak

ONURADUNAK:

1. eta 2. jarduerak:
  • Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, eta kasu horretan Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egon beharko dute, eta egoitza fiskala EAEn eduki.
  • Aurreko ataletik kanpo gelditutako EAEn egoitza fiskala duten adin nagusiko pertsona fisikoak, desgaitasuna dutenak izan ezik, azken horiek adingabeak izan daitezkeelarik.
  • EAEko jabekideen erkidegoak, jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututa daudenak.Azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dute, eta bereziki haren 11.3 artikuluan ezarritakoa.
  • Laguntza eskabidea aurkezteko unean, Espainian baliozkotasunez eraturik dauden pertsona juridikoak, eta beste entitate batzuk, nortasun juridikoa izan zein ez, haien identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W letrarekin hasten denean, EAEn kokatuta daudenak edo egoitza sozial eta fiskala EAEn dauzkatenak, betiere.Egoitza soziala eta fiskala EAEn ez edukiz gero, honako hauek dirulaguntzak eskuratzeko moduan egongo dira:autonomia-erkidego honetan i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat daukatenak, eta (iii) lantaldearen zati bat daukatenak.Hori guztia bete beharko da bi urte lehenagotik, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, “EHAA”) argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.Egoitza sozial eta fiskala EAEn ez edukiz gero, eta aurreko hiru baldintza horiek ez betez gero, dirulaguntzak eskuratzeko moduan egongo dira diruz laguntzekoa den inbertsio bat, 2. jardueran (4.oinarria) deskribatutakoaren araberakoa, gauzatzen denean, inbertsio horrek eraginik baldin badu, EAEko lurraldearen barruan, energia-kontsumoaren gainean edo petrolioaren mendekotasuna murriztean.
  •  EAEko toki-erakundeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluari jarraikiz; eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan jasotako edozein Administrazio Publikoren erakunde-sektore publikoa, EAEn kokatuak edo bertan lurralde-ordezkaritza dutenak.
3. eta 4. jarduerak:
1. eta 2. jardueretarako zerrendatutako subjektu guztiak izan daitezke laguntzen azken onuradunak, aurreko atalean b) eta c) letretan identifikatu direnak izan ezik (pertsona fisikoei eta jabekideen erkidegoei dagozkie, hurrenez hurren).

INFORMAZIO:

Energiaren Euskal Erakundea