Mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak. Legazpi 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da langile autonomoei edo 10 langile baino gutxiago dituzten mikro-enpresei diru-laguntzak ematea arautzea, betiere Covid-19ak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko ezarri duten alarma-egoeraren ondorioz jarduerak eten behar izan badituzte edo larri kaltetu badira eta pertsonei zuzendutako produktu edo zerbitzuak saltzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 1. linearako epea luzatzea : 31/12/2020

2020/05/27 – 2020/09/30

ZENBATEKOA: 137.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak eta, pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiago komikro-enpresak, baldintza hauek betetzen badituzte: Legazpin kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak dira; itxi egin behar izan dute edo apirilean fakturazioa % 75 baino gehiago murriztu dutela egiaztatzen dute, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta; eta hau guztia Covid-19ak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.

ARAUDIA:

Diru-laguntza deialdia eta oinarri espezifikoak, mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko.

Iragarkia