Merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntza. Urnieta 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Urnietako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek Covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/14 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren, zerbitzuen, nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarritako babes-neurriei aurre egiteko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.