Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan Covid-19 aurre egiteko laguntzak. Irura 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/23 – 2020/10/16

ZENBATEKOA: 13.043,00 euroak

ONURADUNAK:

Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

Irurako udalerriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia.