Merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan jarduera bermatzeko eta osasun-prebentzioko neurrietara egokitzeko diru-laguntzak. Ataun 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauei buruzko deialdiaren xedea da udalerriko merkatari, ostalari eta zerbitzuen jarduera ahalik eta azkarren berreskuratzeko gastuak ordaintzen laguntzea, betiere berreskuratze hori beharrezko osasun neurri guztiekin egiten dela bermatuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/07 – 2020/11/30

ONURADUNAK:

Laguntza hori eskatu ahal izango dute jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dauden Ataungo merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-jardueren titularrek.

ARAUDIA:

Merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan jarduera bermatzeko eta osasun-prebentzioko neurrietara egokitzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia.