Merkataritzan, ostalaritzan, jatetxeetan, turismoan eta kulturan zuzenean kontsumitzea sustatzeko bonuen programa. Bilbao 2020

Deskribapena


Xedea

Programa honen helburua «Bilboko Bonuak» izeneko bonu-sistema bat sortzea da, herritarrek Bilboko establezimenduetan eros dezaten bultzatzeko asmoz; hau da, kontsumitzaileak bonuak erosi behar ditu eta, horri esker, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta turismo sektoreei suspertzen lagunduko zaie.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/27 – 2021/03/31

ZENBATEKOA: 2.375.456,00 euroak

ONURADUNAK:

Programa honen onuradunak izango dira Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez eta ezarritako bitarteko zein bideen bidez, salgai jarriko dituen bonuren bat eskuratzen duten 18 urtetik gora pertsona fisikoak. Bilbao Ekintzak egindako ekarpena izango da itzuli beharrik gabeko diru-laguntza.

ARAUDIA:

Bilbao Ekintza, EPELko Administrazio Kontseiluaren 2020ko azaroaren 6ko erabakiaren pasartea, bilboko merkataritzan, ostalaritzan, jatetxeetan, turismoan eta kulturan zuzenean kontsumitzea sustatzeko bonuen programa arautzen duten oinarriak (Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren Esparruan)