Merkataritzan eta ostalaritzan Covid-19ri aurre egiteko laguntzak. Anoeta 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/25 – 2020/10/16

ZENBATEKOA: 14.717,00 euroak

ONURADUNAK:

Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du milioi bat euro gaindituko.

ARAUDIA:

Anoetako Merkataritza eta Ostalaritzan, Covid-19ri aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko dirulaguntzen deialdia.