Merkataritzako diru-laguntzak. Basauri 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak honako gastu hauek finantzatzeko izango dira: instalazioetan egindako inbertsioak; merkataritzako enpresak ekipatzea eta berriztatzea; eta enpresa horien irudia, lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko egindako inbertsioak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/24 – 2020/12/31

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera merkataritza-establezimenduak berritu edo modernizatzeko obrei ekiten dieten pertsona fisikoek, pertsona juridikoek edota ondasun-erkidegoek. Era berean, laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte 2019an zehar diru-laguntza eskatu, eta, aurrekontu-kontsignazioa agortu izanagatik, berau eskuratu ez zutenek (baldin eta eskabidea epez aurkeztu bazuten, eta eskabide horri oinarriotan eskatutako dokumentazio guztia erantsi bazioten).

ARAUDIA:

2020an merkataritzarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak