Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduak diruz laguntzekak. Portugalete 2020

Deskribapena


Xedea

Inbertsio-proiektuak burutzeko, establezimenduak irekitzeko, berriztatzeko eta modernizatzeko udalerriko merkataritzako enpresak, ostategiak eta zerbitzuak diruz laguntzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen emakida zuzena arautzea eta deitzea.

Halaber, oinarri-arau hauen xedea da laguntzea ezartzen udalerriko merkataritzako establezimenduetan, ostategietan eta zerbitzuetan kontrol- eta prebentzio-neurriak COVID-19 izurriaren ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/18 – 2020/10/31

ZENBATEKOA: 90.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Jarduera Portugaleten kokaturiko establezimendu finkoetan egiten duten enpresa txikiak, beren jarduera ekonomikoaren izaera juridikoa edozein delarik ere, eta 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean hala irekiera berriak egiteko nola establezimenduak berritzeko inbertsio-proiektuak egin badituzte edo egiteko asmorik badute, COVID-19 gaitzaren ondoriozko segurtasun-, kontrol- eta prebentzio-neurriak barnean daudelarik.

ARAUDIA:

Portugaleteko udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduak diruz laguntzeko oinarri-arauak eta deialdia.