Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresen jarduerak berraktibatzeko laguntzak, zabalkuntza. Azkoitia 2020

Deskribapena


Xedea

Herriko txikizkako merkataritza-sektorea, ostalaritza eta zerbitzu enpresek babestea eta laguntza eskaintzea. Diru-laguntza hau abian jarri da hartutako neurrien ondorioz, kaltetuak izan diren merkatari, ostalari eta beste zerbitzu batzuen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzeko eta behar duten bultza da emateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/06 – 2020/10/20

ONURADUNAK:

Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) epigrafe hauei dagozkien jarduerak, 2020ko martxoaren 1ean Azkoitiko udalerrian alta emanda badaude: 681, 683, 663.1, 663.2, 468.5, 683.1, 952, 826, 967.2

ARAUDIA:

Azkoitian Covid-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, merkataritza, ostalaritza eta hainbat zerbitzuk jasandako kalteei aurre egiteko eta beren jarduerak berraktibatzeko dirulaguntzaren zabalkuntzaren oinarriak eta deialdia.