Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresen jarduerak berraktibatzeko laguntzak. Azkoitia 2020

Deskribapena


Xedea

Herriko txikizkako merkataritza-sektorea, ostalaritza eta zerbitzu enpresek babestea eta laguntza eskaintzea. Diru-laguntza hau abian jarri da hartutako neurrien ondorioz, kaltetuak izan diren merkatari, ostalari eta beste zerbitzu batzuen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzeko eta behar duten bultza da emateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/20 – 2020/07/07

ONURADUNAK:

Honako bal din tzak betetzen dituzten establezimenduek:

  • Merkataritza, ostalaritza edo 4. puntuan jasotzen diren EJZ jardueretako zerbitzu bat izatea.
  • Covid-19aren hedapena geldi tzen laguntzeko aitortutako alarma egoe raren ondorioz jarduera etenda geratu delako negozioa itxi behar izatea, edo irekita edukitzeko aukera izan badu ere, bere fakturazioa gutxienez % 75 jaistea alarma egoera deklaratu zenetik maiatzaren 4a bitartean.

ARAUDIA:

Azkoitian Covid-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, merkataritza, ostalaritza eta hainbat zerbitzuk jasandako kalteei aurre egiteko eta beren jarduerak berraktibatzeko dirulaguntzen Oinarriak eta deialdia.