Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreari zuzendutako dirulaguntzak. Alonsotegi 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da COVID-19a kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek jasan ditzaketen kalte ekonomikoen eragina murrizteko laguntzen esleipena arautzea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako zirkulazio askearen mugetatik eratorritako aldi baterako itxieraren ondorioz, udalerrian egoitza fiskala duten autonomoen kasuan eta Alonsotegi udalerrian kokatutako establezimenduen kasuan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/29 – 2020/07/10

ZENBATEKOA: 50.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Edozein pertsona, forma juridikoa alde batera utzita, txikizkako saltoki edo ostalaritzaren titularra bada eta Alonsotegin jendearentzat irekitako establezimendua badu.
  • Langile autonomoak, banakako enpresaburuak, merkataritza eta ostalaritzaren sektoreekin zerikusia ez dutenak; egoitza fiskala udalerrian badute eta beren ardurapean 5 langile baino gutxiago badituzte.

ARAUDIA:

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreari zuzendutako dirulaguntzen ezohiko deialdia (COVID-19).