Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektoreei laguntzeko diru-laguntzak. Erandio 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen helburua da, hiriguneetatik kanpoko guneetan ostalaritzan, merkataritzan zein zerbitzuetan jarduten duten sektoreak jarduera ekonomikora itzultzen laguntzea, kontsumoa sustatuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/30 – 2021/03/14

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Erandioko landa- eta industria-eremuetan kokatutako jarduera ekonomikoak, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan dihardutenak eta alarma-egoeraren deklarazioak bertan behera utzi duen jarduera dutenak, edo fakturazioan gutxienez %75eko murrizketa izan dutenak, COVID 19 delakoaren osasun-krisi horren ondorioz

ARAUDIA:

«Erandio bonoa 2020» kanpaina bereziaren bidez, Erandioko landa- eta industria-eremuetan kokatutako kontsumoa sustatuz merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektoreei laguntzeko diru-laguntzen deialdia.

«Erandio bonoa 2020» kanpaina bereziaren bidez, Erandioko landa- eta industria-eremuetan kokatutako kontsumoa sustatuz merkataritza, ostalaritzaeta zerbitzu-sektoreei laguntzeko diru-laguntzen deialdia Kanpainaren iraupenarenluzapena. Alkatearen Dekretua 2782/2020.