Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduetan kontsumoa sustatzeko laguntzak. Barakaldo 2020

Deskribapena


Xedea

Udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko; izan ere, herritarrei hobari bat ematen diete Barakaldoko enpresetan egindako erosketetan, eta horren onura jasotzen dute bai herritarrek, bai Barakaldoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreek.

Laguntza horiek salbuespenezkoak dira, eta COVID-19k eragindako krisi ekonomikoa apaltzea dute helburu, gure hiriko ekonomia ahalik eta lasterren susper dadin.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/15 – 2020/10/19

ZENBATEKOA: 110.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Barakaldon kokatutako establezimenduak.

ARAUDIA:

Inguraldeko Lehendakaritzaren 2020ko irailaren 30eko 188 Ebazpen bidez onartu den, Barakaldoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan herritarren kontsumoa sustatzeko Barakaldoko Bonuak programaren bigarren edizioaren deialdia.