Merkataritza eta ostalaritzan Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomiko prestatzeko dirulaguntzak. Zumaia 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ohiko dirulaguntzak arautzea, Zumaiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko beharrezkoak izan diren inbertsioak eta ekipamenduak, eta horiek bideratzeko beharrezkoak izan diren ikerketak egiteko gastuei aurre egiteko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/27 – 2020/11/16
ZENBATEKOA: 50.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Laguntzen onuradunak izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak:
- Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea, autonomoa edo eta 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresa izatea txikikazko merkataritza edo ostalaritza sektoreetakoak. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du milioi euroa gaindituko 1/2993 Foru Dekretu arautzaileak, apirilaren 20koak, Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren Testu Bateginak onesten duenak (5.1.c artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomikoei buruzko zergaz salbuetsiak dauden zergadunak).
- Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren matrikulan Zumaian alta emanda egotea, txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreei dagozkien epigrafe ekonomikoan.
ARAUDIA: