Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak. Idiazabal 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/10 – 2020/12/23

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntzaren onuradunak beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak izan daitezke, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude eta euren establezimenduak Idiazabalen badituzte. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du milioi bat euro gaindituko

ARAUDIA:

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia: COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzera bideratutako inbertsioak.