Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamenduetarako dirulaguntzak. Oñati 2020

Deskribapena


Xedea

Hauek helburua Oñatiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea da, tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek Covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/02 – 2020/11/13

ZENBATEKOA: 36.864,44 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Oñatiko txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako pertsona fisiko eta juridikoek, 10 langile baino gutxiago badituzte eta enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) lehenengo ataleko multzo, talde edo epigrafe hauetakoren batean alta emanda badago.

ARAUDIA:

Oñatiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan Covid-19ariaurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta eki-pamenduetarako dirulaguntzak