Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak, telekomunikazio-gastuak ordaintzeko. Ermua 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen helburua da udaleko zuntz optikoko sarea erabiltzen duten operadoreek ematen dizkieten telekomunikazioen gastuak ordaintzeko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetara Ermuko udalak bideratuko dituen laguntzak arautzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 2020/09/07
ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Honako baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak:
- Establezimenduak Ermuan izatea.
- Jarduera eten behar izana alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.
- Jarduera araudiak etendakoen artean ez balego, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez %75 murriztu izana, 2020ko martxoa
- baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko bate bestekoarekin alderatuta.
- Telekomunikazio-zerbitzuak kontratatuta izatea, gutxienez zuntz optiko (FTTH) bidezko Interneterako sarbidea, udal-zuntz optikoaren sarea erabiliz zerbitzua eskaintzen duten operadoreetako baten bidez.
ARAUDIA: