Merkataritza-establezimenduetan COVID-19 birusaren hedapena prebenitzeko egindako inbertsioetarako dirulaguntzak. Basauri 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da arautzea udalerriko txikizkako merkataritzak COVID-19aren pandemia dela-eta egin behar izan dituen aurreikusi gabeko inbertsioetan laguntzeko Basauriko Udalak segidako lehiaketaren araubidearen bitartez banatuko dituen dirulaguntza ekonomikoetarako deialdia. Dirulaguntza horien helburua, finean, da merkataritzak bere jarduerari eutsi ahal izatea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/20 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 70.000,00 euroak

ONURADUNAK:

2020ko martxoaren 14tik aurrera beren merkataritza-establezimenduetan aipatu xedeetarako inbertsioak egin dituzten pertsona fisikoek,

ARAUDIA:

Merkataritza-establezimenduetan COVID-19 birusaren hedapena prebenitzeko egindako inbertsioetarako dirulaguntzak emateko oinarrien onespena.