Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2020. Ingurumen-kudeaketa egokia egiteko diru-laguntzak, Urdaibai Biosfera Erreserban lur-zaintzako akordioak sinatuz

[LURZAINTZA_URDAIBAI]

Deskribapena


Xedea

Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuan lurraldea zaintzeko akordioetan sartutako natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak dira.

Lurraldearen zaintza lurren jabe edo erabiltzaileen edo baliabide naturalen aprobetxamendu- edo erabilera-eskubideen titularren eta zaintza-erakundeen arteko borondatezko akordio baten forma hartzen du. Indarraldia, natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko egin beharreko jarduketak, jarraipen- eta aholkularitza-mekanismoak eta laguntza teknikoa eta finantzarioa ezarri behar ditu.

Lurraldea zaintzeko akordio baten xede diren finkak jabetza pribatukoak izan daitezke, bai eta toki-erakundeen herri-lurrak, enpresen jabetzakoak edo baliabide naturalak aprobetxatzeko eskubideak dituzten lursailak ere. Zaintza-erakundeak natura-ondarea zaintzen duten erakundeak dira, bai eta auzo-elkarteak, gizarte-eragileak, fundazioak eta abar ere, betiere irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eta horien helburuen artean biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzeko jarduerak egitea dago.

Aurrekontuko zuzkidura

30000

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Hala dagokionean, udalaren hirigintza-lizentzia, eta, hala badagokio, administrazio sektorial eskudunaren nahitaezko baimen eta lizentziak aurkeztea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1077102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk