Lurraldebus sozietatean emakidetako autobusetan garraio tituluak eman eta indargabetzeko jarritako ekipoen mantentze lanerako laguntzak. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

 Diru laguntzen xedea da Lurraldebus sozietatean sartuta dauden Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen emakidetako autobusetan garraio tituluak eman eta indargabetzeko jarritako ekipoak zaintzeko behar diren gastuak finantzatzea

 ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/15 - 2020/11/04 

ZENBATEKOA: 52.623,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza horien onuradun izan daitezke diru-sarrera bermatuen sisteman jarraitzen duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko erabilera orokorreko bidarien errepideko garraio publikoko linea erregularren enpresa emakidadunak.

ARAUDIA:

2020ko deialdia Lurraldebusen sartuta dauden Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen emakidetako autobusetan garraio tituluak eman eta indargabetzeko jarritako ekipoen mantentze lanak finantzatzeko laguntzak emateko programarena.