Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko laguntzen deialdia. (Proiektu estrategikoak).

[LPEPE- 2020]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da tokiko erakundeek sustatutako proiektu estrategikoen esparruan enpresei diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehendabizi, % 45 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.eta aldez aurretik agiri hauek aurkeztuta (2020ko azaroaren 30a izango da horretarako azken eguna):
    • Egindako kontratuen kopia
    • Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena
  • Bigarren ordainketa gainerako %55 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Tokiko enpresak

Tokiko empresak, hau da, tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.

Eskakizunak:

  • Toki-eremutik sustatutako berariazko proiektu hedatzaile berriak ezartzea edo garatzea.
  • Interes estrategikoko enpresa proiektu hedatzaile berriak ezartzea edo garatzea
  • Lanpostu berri sortzea
  • Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan % 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

 

Kodea

1009209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerari eranskiko zaio:

  • Eusko Jaurlaritzan dagokion sailaren aldeko nahitaezko txostena, eta horren mendeko erakunderen batena, ekimenaren interes estrategikoari buruzkoa.
  • Udal sustatzailearen ziurtagiria edo dokumentua, aipatutako proiektuetako partaidetza egiaztatzeko.
  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Eskabidea pertsona juridiko eskatzailearen izenean sinatzen duen pertsonak duen legezko ordezkaritza egiaztatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren ordezkarien erregistroan inskribatuta ez badago.
  • Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen fotokopia edo, hala badagokio, erakundea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk