Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko ekitaldiko laguntza deialdia. (Enplegua sustatzea eta kontrataziorako languntzak)

[LPEEL-2020]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, eta, bereziki, lehentasunezko jarduketa-eremu katalogatutako toki-erakundeei laguntzak ematea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bultzatze aldera enplegua sortzeko proiektuak martxan jar ditzaten, horien bidez Euskadiko eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sortzeko, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Aurrekontuko zuzkidura

39.888.890 €

Prestazio ekonomikoa

  • 20.500.000 euro, eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2020ko maiatzean haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira erakundeko.
  • 13.500.000 euro, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako.
  • 5.888.890 euro Lehentasunezko jarduketa-eremutzat jotako eskualde eta udalerri guztien artean banatuko dira, 2020ko maiatzean langabeen arabera.

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako IV Eranskinean ezarri da

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa %55ekoa izango da, ebazpena igorri ondoren.
  • Bigarren ordainketa gainerako %45 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Mankomunitateak

Kuadrillak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri-multzoak

Udalerri-multzoak edo udalerriakhaien mendeko eta tokiko garapen-agentziak, nortasun juridikoa dutenak

Betekizunak

  • Oro har, udalerri bakoitzeko edo mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-talde batek diruz lagunduko ditu tokiko enplegu-proiektuak, eta udalerri gehienek edo eskualdeko biztanleriaren % 51 gutxienez ordezkatzen dutenek adostu beharko dituzte proiektu horien esparruan, dagokion udalean egongo den indarreko udal-erroldaren berrikuspenaren arabera

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 398

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

Kodea

1009207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriari eranskiko zaio:

  1. Eskualde mailako eta tokiko garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuen memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du.
  2. Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena.
  3. Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan sartutako genero-ikuspegiari buruzkoa.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk