Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko laguntzen deialdia. (Laneratzen laguntzeko jarduerak).

[LPEAL- 2020]

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoa ematea, lan-harremanean laguntza bat gauzatzeko, lehentasunezko jarduketa-eremuetan egindako enplegua sustatzeko ekintzetan kontratatutako pertsonak lanpostura errazago sartu eta egokitu daitezen.

Aurrekontuko zuzkidura

1.111.110 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, dokumentazio hau aurkeztu ondoren:

  • Proiektua gauzatzeko egindako kontratua.
  • Erakundeak kontratatutako pertsonekin lan-jardueran hasteko prozesuan garatu beharreko jarduketen proiektu pertsonala, bai eta artatzea aurreikusten den pertsona-kopurua ere.
  • Erakundeak laneratzen laguntzearekin lotutako esku-hartzeetan azken 2 urteetan egindako jarduera jasotzen duen deskribapen-memoria, kolektibo onuradunak, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak zehatz-mehatz azalduta.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko jarduketa-eremutzat jotako mankomunitateak, udalerri-multzoak edo udalerriakhaien mendeko eta tokiko garapen-agentziak, nortasun juridikoa dutenak

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 398

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

 

Kodea

1009208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerari eranskiko zaio:

  • Artatuko diren pertsonen kopuruaren aurreikuspena.
  • Nortasun juridikorik gabeko udalerrien elkarteen kasuan, jarduera bakoitza gauzatzeko konpromisoa hartzen duten udalerriak adierazi beharko dira.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk