Enpresako egonaldi-beketarako deialdia, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2020-2021ko ikasturtean.

[LP LUZATZEKO BEKAK]

Deskribapena


Xedea

Enpresako egonaldi-beketarako deialdia egitea, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean (2020-2021ko ikasturtea) egiten duten eta 2021ko martxoan ebaluatzen diren lanbide-heziketako ikasleentzat.

Aurrekontuko zuzkidura

798.875,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

394 beka emango dira, eta onuradun bakoitzak, gehienez ere, 1.800 euro garbi jasoko ditu.

Ordainketa-modua:

Behar diren laguntzak zuzenean ordainduko zaizkio onuradunari, banku-transferentzia baten bidez, bi ordainketa-agindutan. Lantokiko prestakuntza amaitu ondoren, eta ikasleak enpresan benetan hasi direla egiaztatu ondoren, beka osoaren % 80 ordainduko da (1.440 euro). Gainerako % 20a (360 euro) enpresak eta praktiketako tutoreak sinatutako balorazio- eta asistentzia-txostenaren ondoren ordainduko da. (Deialdi honen III. eranskina).

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2020-2021ko ikasturtean bigarren mailan matrikulatuta egotea eta lantokiko prestakuntzako modulua irailetik abendura bitartean egin behar izatea.
  • 2020ko abenduaren 31n 30 urte baino gehiago ez izatea, salbu eskaeraren egunean % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonen kasuan, kasu horretan ez baita adin-mugarik izango.
  • Enpresa interesatuta egotea egonaldia bertan egiteaz. Enpresaren interes hori II. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatuta gauzatuko da.

Betekizunak

  • Adierazi beharko du ea helburu bererako beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo bestelako baliabiderik eskatu duen beste Administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batean; eta, hala badagokio, jaso dituela adierazi beharko du.

  • Desgaitasun onartua

  • Ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak espresuki barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
  • Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zehaztutako egoeretako batean ere.
  • Enpresekin izenpetutako hitzarmenak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eskura jarri dira programak onartzeko erabilitako aplikazio elektronikoan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1058703

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Beka hauek emateko gehieneko epea hiru hilekoa izango da eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Esleipen-ebazpena Ikasgunean argitaratuko da, eta jakinarazpen gisa balioko du. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
III. Eranskina - Balorazio- eta asistentzia-txostena

Beste tramite batzuk