Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntzen. Ordizia 2020

Deskribapena


Xedea

Lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko programaren estrategien eta jardueren ardatza da Ordiziako udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eta lehentasunezko eremuetan merkataritza berreskuratze a eta indartzea. Eremu horien indarberritze-prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko akuilu nagusietakoa da merkataritza.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/26 – 2020/12/10

ONURADUNAK:

Dagokion jarduera gauzatzeko lokala huts bat berreskuratzen duten ekintzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Negozio edo jarduera bideragarri baten proiektua izatea, betiere 3. artikuluan zehaztutako jardueraren batekin lotua.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza rekikoak Beteta izatea.
  • Lokal komertzial hutsaren jabeak programa honetan parte hartzeko eskaera-inprimakia aurkeztuta izatea.
  • Honako dokumentu hauek atxikitzea: sustatzai learen curriculuma eta jardueraren memoria-proiektua edo Bideragarritasun Plana

ARAUDIA:

Hutsik dauden merkataritza-lokalak berreskuratzeko ekintzaileentzako laguntza-programaren oinarri arautzaileak (2020. urtea).