Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lehiatu ARDOA programa 2020 - Ardogintza-entitateen kanpo-sustapenerako laguntzak

[Lehiatu Ardoa]

Deskribapena


Xedea

Ardo-produktuen kanpo-merkataritzak gaur egun dituen zailtasunak ikusita, LEHIATU ARDOA programaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ardogintza-entitateei laguntzak emateko 2020ko deialdia egitea, produktuak kanpoan susta ditzaten eta merkataritza-irtenbide berriak bidera ditzaten. Sustatuko diren ardo-produktuek kategoria hauetako batekoak izan behar dute:

a) Jatorri-deitura babestua duten ardoak.

b) Adierazpen geografiko babestua duten ardoak.

c) Ardo-mahatsaren barietatea (edo barietateak) zehaztua duten ardoak.

Agindu honen hirugarren ebazpen-zatiaren 1. apartatuan adierazitako sustapen-jarduerak egiteko, hautagarritzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatu guztiak, baita Euskal Autonomia Erkidegokoak ere, baldin eta enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazioko ikus-entzunezko katalogoak eta materialak egiteko jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan bertan egiten badira.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, 200.000 eurokoak dira.

Laguntzaren zenbatekoa, onuradun bakoitzeko

1. Itzuli beharrik gabeko laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50 izango da.

2. Bigarren ebazpen-zatiko b eta c apartatuetan aipatutako eskatzaileen kasuan, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60 izango da laguntzaren ehunekoa.

3. Onuradun bakoitzari, gehienez, hogeita bi mila (22.000) euroko laguntza emango zaio.

4. Errespetatu egin behar dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko laguntza-zenbatekoak: 200.000 euro, hiru zerga-ekitalditan –oraingoan eta aurreko bietan

Nori dago zuzenduta


Lehiatu ARDOA laguntzen onuradunak

Honako hauek izan daitezke onuradun, baldin eta egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan badute:

a) Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) establezimendu aktibo bat duten ardogintza-entitateak.

b) Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deiturak kudeatzen dituzten organoak.

c) Ekoizleen aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute.

d) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.

– Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuko dute.

– Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marian Alustiza / Elisa Torre-Enciso

Telefonoa: 945 01 96 84

E-mail: m-alustiza@euskadi.eus / e-torre-enciso@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0082209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaera epea irekitzen denetik eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk