Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Leader programa 2020 - Ekintzailetzarako laguntzak

[LEADER ekintzailetza 2020]

Deskribapena

Xedea

Laguntza honen xedea da nekazaritzako jardueren dibertsifikaziorako hasierako babesa ematea da, hura nekazaritzakoak ez diren beste jarduera batzuetara hedatzea, baita Leader eremuan nekazaritzakoak ez diren beste enpresa batzuk martxan jartzen laguntzea ere.

Nekazaritzakoak ez diren jardueretara dibertsifikatzen duten nekazariei eta gainerako pertsona fisikoei, eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresa eta enpresa txiki berriei bideratuta dago laguntza.

Aurrekontuko zuzkidura

155.000 €

Nori dago zuzenduta

Ekintzailetzarako laguntzen onuradunak - LEADER Programa

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute.

b) Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Enpresa berri bat sortzeko konpromisoa hartzen duten pertsona fisikoak.

Eskakizunak:

  • Dibertsifikatu egiten duten nekazariek (pertsona fisikoak edo juridikoak) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu batean izan beharko dute egoitza soziala, eta laguntza-eskatzailearen lanbide nagusiak nekazaritza izan behar du. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira ?forma juridikoa sozietate zibila bada salbu?, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute. Bere jardueraren dibertsifikazioa Leader eremuan egingo da.
  • Mikro-enpresek eta enpresa txikiek landa-eremu batean izan behar dute egoitza soziala eta Leader eremuetan garatu behar dute beren jarduera. Laguntzaren mozkina Leader eremuetarako izango da.
  • Dirulaguntzaren onuradun diren pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu batean egon behar dute erroldatuta, eta beren enpresa berriaren jarduera Leader eremuan garatu behar dute.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduera ekonomikoarekin lotutako inbertsio fisikorik ez badago Leader eremuan, pertsona fisikoek Leader eremuan egon beharko dute erroldatuta eta pertsona juridikoek Leader eremuan izan beharko dute egoitza soziala.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

1. Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Eskabideak hartzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00ra.

Idazkaritza Teknikoa: Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

2. Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050912

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

  • [2021/04/20]

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektua burutzeko luzapenaren eskaera

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk