Larrialdi-egoeraren deklarazioak eragindako autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako laguntzak (Bigarren deialdia). Galdakao 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak dira, autonomoentzat, ondasun-erkidegoentzat, sozietate zibilentzat eta mikroenpresentzat, alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduerak eten edo larriki kaltetu badira, betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/09 – 2020/12/18

ZENBATEKOA: 350.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira beren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak eta mikroenpresak, betiere aipatutako baldintza arautzaileen bosgarren atalean ezarritako betekizunak betetzen badituzte eta baztertzeko arrazoirik ez badago.

ARAUDIA:

2020ko azaroaren 25eko 2020-2170 Alkate-Dekretuaren laburpena, larrialdi-egoeraren deklarazioak eragindako autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako aparteko laguntzen bigarren deialdia egiten dueña.