Langile autonomoei eta mikroempresei zuzendutako aparteko laguntzak. Elorrio 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak dira eta jardueraren fakturazioak nabarmen behera duelako ondorio larriak jasan eta onuradunak izateko baldintzak betetzen dituzten autonomoei, ondasun- erkidegoei, sozietate zibilei eta mikroenpresei zuzenduak daude

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/28 – 2021/01/26

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauetako onuradunak izan daitezke bere kontura ari diren beharginak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak eta mikroenpresak (gehienez 10 behargin dituena) eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi euro gainditzen ez dituztenak

ARAUDIA:

2020ko abenduaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarraren Erabakiaren laburpena, Elorrioko Udalerriko COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko kaltegarriak arintzeko langile autonomoei eta mikroempresei zuzendutako aparteko laguntzak deitzen dituena.