Langabezian edo emplegu hobekuntzarko dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egin ditzaten. Eibar 2020

Deskribapena


Xedea

Langabeei edo orain dutena baino lan edo enplegu hobea nahi duten pertsonei zuzendutako unibertsitate mailakoak ez diren prestakuntza-ekintzetarako:

  • Prestakuntza-ekintza horiek 2019ko irailaren 1etik aurrera hasitakoak eta 2020an amaitutakoak behar dute izan.
  • Edo, bestela, 2020an hasi eta 2021ean amaituko direnak.

Prestakuntza honek enplegagarritasun-aukerak hobetzea eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago edukitzea du helburu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/12 – 2020/10/30

ZENBATEKOA: 18.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek beteko dituzte:

  • Eibarren gutxienez 2017eko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotea.
  • 2020ko urtarrilaren 1ean 23 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran egotea. Laguntza hauei begira, enplegu-hobekuntzako egoeratzat honako hauek hartzen dira: iraupen jakineko kontratuak (urte 1etik beherakoak), denbora partzialeko kontratuak eta hileko soldata garbia –aparteko pagen hainbanaketa barne– 1.200 €tik beherakoa izatea.
  • Prestakuntza-jarduera erabat gainditzea, hau da, prestakuntza-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izatea. Hizkuntza-ikastaroak izanez gero, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaiemena eskuratzeko ikastaroak izanez gero, baimena lortzea izango da baldintza.
  • Prestakuntza-ekintza amaitzerakoan, ikastaroaren ikastorduetako asistentzia gutxienez % 85ekoa izatea

ARAUDIA:

Dirulaguntza deia: dirulaguntzak emateko prestakuntza-ekintzak egiten dituzten Eibarko langabetuei edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonei.