Langabeak kontratatzeko dirulaguntzak. Urola-Kosta 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabean eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden eskualdeko pertsona langabeak kontratatzeko, horien artean Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren lana galdu dutenak.   

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/18 – 2021/01/29

ZENBATEKOA: 291.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Lantokia eta jarduera ekonomikoa Urola Kostako Udal Elkartearen lurralde esparruan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak izatea.

ARAUDIA:

Eskualdeko enpresentzako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntzen oinarriak.