Langabe gazteak kontratatzeko dirulaguntzak. Txorierriko Mankomunitatea 2020

Deskribapena


Xedea

Txorierriko eskualdeko kide diren udalerriren batean erroldatuta dauden eta hogeita hamar urtetik behera dituzten gazte langabeen kontratazioa sustatzeko eta errazteko dirulaguntzak. Honako hauek dira udalerriak: Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu. Horrez gain, eskatzaileek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon behar dute lan-eskatzaile gisa.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/12 – 2020/12/30

ZENBATEKOA: 16.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Onuradun izan ahalko dira enpresak, profesionalak eta erakundeak, haien forma juridiko edozein dela ere, betiere lan-kontratuak deialdian jasotako baldintzetan egiteaz gain,

ARAUDIA:

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako langabe gazteak kontratatzeko dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri-arautzaileak, « Gaztedi 2020» deialdiaren esparruan.