Landa bideen mantentze lanetarako laguntzak (aparteko deialdia). Araba 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen xedea da Arabako Lurralde Historikoko bide sare zabala egoera onean mantentzea, hondatu ez dadin eta nekazaritza beharretarako erabili ezinik geratu ez dadin, eta gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, batez ere eskuarki bideak mantentzeko krediturik edukitzen ez duten bideen erakunde titularrentzat.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/20 – 2020/11/02

ZENBATEKOA: 150.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Arabako Foru Aldundiaren landa bideen erregistroko landa bideen titularrak diren Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak eta udalak izango dira foru dekretu honetan xedatutako laguntzen onuradunak.

ARAUDIA:

Diputatu Nagusiaren 322/2020 Foru Dekretua, urriaren 9koa. Onestea nekazaritza ustiategietara sartzeko bideetarako eta landa bideetarako 2020ko laguntzen aparteko deialdia, apirileko eta ekaineko ekaitzek kaltetutako bideak konpontzeko