Laguntzak Covid-19k Zumarragako merkataritza, ostalaritza eta lehen sektoreko establezimenduetan duen eragina gutxitzeko.

Deskribapena


Xedea

Covid-19 pandemiak eta alarma-egoeraren adierazpenak Zumarragako merkataritza eta ostalaritza-establezimenduetan sortu duen inpaktua arintzeko laguntzen programa arautzea, bai eta Zumarragako  Azokako postu baten titularrengan sortu den inpaktua ere, haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratu badira.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 

2020/06/01 – 2020/06/29

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira merkataritzan, ostalaritzan edo lehen sektorean aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetako bat ere betetzen ez badute

ARAUDIA:

Aparteko laguntzak emateko oinarri espezifikoak, Covid-19k Zumarragako merkataritza, ostalaritza eta lehen sektoreko establezimenduetan duen eragina gutxitzeko.ko.