Nekazaritza-produkzio jasangarriko teknikak, Euskadiko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusiak, erabiliz egiten diren laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzak

[Laborantza estentsiboen dibertsifikazioa 2020]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programak jasotzen du laborantza estentsiboaren (Arabako Lurralde Historikoko ohiko laborantzak dira) nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko dibertsifikaziorako nekazaritza eta ingurumeneko diru-laguntza bat.

Neurri horren helburua da baliabide naturalen arrazoizko jasangarritasuna eta aprobetxamendua lortzea. Gainera, horrekin bateragarriak diren beste helburu batzuk ere baditu, ingurua babestearen ingurukoak, nekazarien errentei eutsiz eta horiek hobetuz, laborantza horiek teknikoki ordenatzean. Horren harira, aipatu beharra dago neurri horrek indartuko dituela produkzio-jardueren dibertsifikazioa, laborantzen errotazioak eta laborantza horietarako Arabako aldeko baldintza fitosanitarioen aprobetxamendua.

Aurrekontuko zuzkidura

1.250.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituak izango dira agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzei zuzendutako baliabide ekonomikoen jatorria, eta RDPren xedeetarako finantzaketa osagarri bezala izango dira. 1.250.000 euro da agindu honi jarraikiz 2020ko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena.

Ebazpen honetan aurreikusitako zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Horren berri Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona onuradunak

Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Edurne Gabilondo Arbulu

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza

Telefonoa: 945 01 96 64

Emaila: e-gabilondo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza horiek jasotzeko eskabideak NPB laguntzen "eskaera bakarrean" sartuta daude eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez kudeatuko dira.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk