Kultura zerbitzuen sektoreko pertsona autonomoei Covid-19 koronabirusak eragindako gastuei aurre egiteko laguntzeko dirulaguntzak. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Covid-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdiko egoera bitartean sortutako gastuei aurre egiteko diru-laguntzak, horiek ezin baitira kultura zerbitzuen salmentan jasanarazi.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/27 – 2020/07/17

ZENBATEKOA: 300.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunak izango dira pertsona fisikoak, baldin eta egoitza soziala Gipuzkoan badute, beren jarduera Gipuzkoan garatzen badute, bere kontura diharduten kulturako profesionalak badira, alde batera utzi gabe besteren kontura kontratatuak izan daitezkeela, eta bere lana jarduera artistiko edo erakusketetarako lokaletan burutzen badute edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan parte hartzen badute, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, Covid-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzekoak, ezarritakoaren ondorioz beren lanbide jarduera bertan behera utzi edo eten egin bada.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia