Koronabirusaren (COVID ? 19) bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko laguntzak. Dima 2020

Deskribapena


Xedea

Jarduera eta egoitza fiskala Diman duten etei, autonomoei eta ondasun-erkidegoei laguntza ekonomikoak ematea, koronabirusaren bilakaerak (COVID19) eragindako kalteak arintzeko, baldin eta Diman egiten zuten jarduera eten egin behar izan badute.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/24 – 2020/07/07

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

ETEak, autonomoak eta Dimako erroldan alta emanda dauden ondasun-erkidegoak.

ARAUDIA:

Diman jarduera edo helbide fiskala duten eteak (enpresa txikiak eta ertainak), autonomoak eta ondasun-erkidegoentzako laguntza ekonomikoak emateko premiazko deialdiaren oinarriak, koronabirusaren bilakaeraren (COVID-19) ondoriozko egoerak arintzeko.