Koronabirusaren (COVID-19) bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko laguntzak. Atxondo 2020

Deskribapena


Xedea

COVID-19 gaixotasunaren bilakaeraren ondorioz agertu diren egoerak arintzeko asmoarekin, Atxondoko udalerrian erroldatutako txikizkako merkataritzan dihardutenei, zerbitzu-jarduerei, ostalaritzako, jatetxe-arloko eta ostatu jarduera garatzen duten establezimenduei, hala nola autonomoei laguntza ekonomikoak emotea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/23 – 2020/07/08

ZENBATEKOA: 21.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzaren onuradunak izango dira Atxondoko udalerriko establezimenduetan ostalaritza arloan garatzen diren jardueren titularrak, pertsonak fisikoak zein juridikoak izan.

ARAUDIA:

Presazko dirulaguntza deialdia, txikizkako merkataritzako, ostalaritzako, jatetxe-arloko, ostatu-establezimenduei, zerbitzu-jarduerei eta autonomoei zuzendua, koronobirusaren (COVID-19) bilakaeraren ondorioz sortutako egoerak arintzeko.